Zirkulazio norabidea aldatuko dute San Lorentzon

Mireia Bikuña 2009ko ira. 10a, 13:11
Horren arabera, auzoari buelta ematen dion errepidea noranzko bakarrekoa izango da, eta auzoa erditik zeharkatzen duena bi noranzkoa. Era berean, aparkaleku berriak margotuko dituzte.

Baterian eta ilaran

Zirkulazioak izango duen aldaketa nabarmenena auzoari buelta ematen dion errepidean antzemango dute gidariek. San Lorentzo 1 zenbakitik –Goiherri leihoak dagoen tokitik–  gorantz hartuko dute autoek eta Larraña Institututik beherantz egingo dute.
Dena den, auzoa erditik gurutzatzen duen errepidea bi noranzkoa izango da. Hau da, San Lorentzo 14. zenbakitik ETEOko biribilguneraino bi errei izango ditu errepideak.
ETEO aldeko errepidea norabide bakarrekoa izango da eskuin aldean aparkalekuak margotu dituzte-eta. Hain zuzen ere, autoek baterian aparkatu ahalko dute. Bestalde, Joxiuena baserrirako sarreratik aurrera eta errepidea noranzko bakarrekoa den lekuraino, eskuin aldean jarriko dituzte aparkalekuak eta autoek ilaran aparkatu beharko dute.
Gainera, San Lorentzori buelta ematen dion errepidearen hasieran, ezkerretara dauden aparkalekuak mantendu egingo dituzte. "Berriro margotuko ditugu eta oraingoz ilaran aparkatu ahalko dute han. Baina, agian, aurrerantzean aldaketaren bat egin dezakegu", esan digute udaltzaingotik.

Seinale bertikalak

San Lorentzoko biziagunak hasi dira aldaketak ikusten. Dena den, auzotik noizean behin ibiltzen direnendako seinale bertikalak jarri dituzte. "Seinale guztiak jarrita daude, baina lan guztiak bukatu arte estalita ditugu. Margotze lanak bukatzen ditugunean, indarrean jarriko dira seinaleak", diote. Oraingoz, normaltasunez ibil daiteke autoarekin San Lorentzo auzoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak