Aldaketekin Arantzazu kaletik behera datozen autoek lehentasuna izango dute. Orain arte, stop seinalea errespetatu behar zuten gidariek Roke Azkune kalearen sarreran. Aldiz, Auzabarri eta Roke Azkune kaleetatik irteten diren autoek stop seinalea izango dute.
Seinale bertikalak, jarrita
Arantzazu kaletik Auzabarri kalera sartzeko errepidea bi noranzkoa da (orain arte noranzko bakarrekoa zen). Portalekuako biribilgunetik doazen autoek eskuinera hartzeko aukera dute Auzabarri kalera joateko.