Aste bakoitzean zazpi emanaldi egingo dituzte egubakoitzetik
astelehenera arte; hain justu ere, egubakoitzetan 22:30ean; zapatuetan
17:00etan (umeendako emanaldia) eta 22:30ean; domeketan 17:00etan
(umeendako emanaldia), 19:30ean eta 22:30ean; eta astelehenetan 19:30ean
(Ikuslearen Eguna). Helduen emanaldietako txartelak 4,50 eurotan
salduko dituzte eta umeen emanaldietakoak eta Ikuslearen Egunekoak 3,50
eurotan.
Zinekluba
Bestalde, urri bukaeran, jaiak bukatu ondoren, zineklub denboraldia hasiko dute. Maiatz bukaera arte, astero –eguenetan– film bat eskainiko dute kultura etxeko aretoan. Zineklub emanaldiak 20:00etan hasten dituzte.