Zineklub denboraldia urriaren 8an hasiko dute

Mireia Bikuña 2009ko urriaren 2a

Darren Aronofskyk zuzendutako 'El Luchador pelikula eskainiko dute' kultura etxeko zinema-aretoan 20:00etan. Marisa Tomei, Eva Rachel Wood eta Mickey Rourke dira protagonista nagusiak. Azken horrek Oscar sarietarako izendapena jaso zuen aktore onenaren atalean pelikulan egiten zuen lanagatik. Apirilera arte 30 pelikula eskainiko dituzte.

Zineklubeko emanaldiak kultura etxeko zinema-aretoan egingo dituzte eguenero 20:00etan. "Apirileko azken eguenera arte jai egun ez diren eguen guztietan zineklub emanaldiak egingo ditugu. Ostera, jaiegun direnetan, zinema komertzialeko pelikula eskainiko dute", esan digu zineklub taldeko kide Anton Azpiazuk.
Batez beste, 70 bat lagun joaten da eguenetako emanaldiak ikustera. "Hiriburuetako zinema-aretoetan zenbat ikusle dabilen ikusita, ikusle fidelak ditugula esango nuke. Azken urteotan ikusle berberak ditugu; baina, seme-alabak hazita dituzten bikote geroz eta gehiago joaten da emanaldietara", esan digu.

Gonbita guztiei

Zineklub taldekoek behar dituzten pelikulak zine komertzialeko ardura duen Kruz Mari Ansoalderi eskatzen dizkiote. "Izugarrizko laguntza ematen digu Kruz Marik. Guk eskatzen dizkiogun film gehienak ekartzen dizkigu. Eskerrak eman beharrean gaude!", dio Azpiazuk.
Bestalde, zineklubeko emanaldietara joaten ez direnei gonbita egiten diete. "Gustuko dutenpelikula ikustera etor daitezela".

Gabonak arteko pelikulak

 

Urriaren 8an    El luchador 

   Darren Aronofsky

Urriaren 15ean    Las horas del verano 

   Olivier Assayas

Urriaren 22an    The Visitor

(J.B.A.)    Thomas McCarthy

Urriaren 29an    Appaloosa 

   Ed Harris

 

 

Azaroaren 5ean    La noche es nuestra

    James Gray

Azaroaren 12an    Vals con Bashir

    Ari Folman

Azaroaren 19an    Los Limoneros  

  Eran Riklis

Azaroren 26an    La caja de Pandora

    Yesim Ustaoglu

 

 

Abenduaren 3an    El bosque de luto

(J.B.A.)    Naomi Kawase

Abenduren 10ean    Dejame entrar

    Tomas Alfredson

Abenduaren 17an    Cuento de Navidad

(J.B.A.)    Arnaud Desplechin

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak