Zilarrezko Q saria jaso du ETEOk

Miren Arregi Amasorrain 2007ko eka. 14a, 18:25
Euskalitek Mondragon Unibertsitateko Oñatiko Enpresa Zientzien Fakultateko langileak omendu ditu Zilarrezko Q-a lortzeko egin duten lanagatik.

Zilarrezko Q-a Eusko Jaurlaritzak eta Euskalitek kudeaketaren kalitatea saritzeko emandako bereizgarria da. Euskalitek bikaintasunaren Europar Ereduaren arabera egindako ebaluazioan 1.000tik 400 puntu baino gehiago lortzen dituzten erakundeei ematen die saria. Euskadin 115 erakunde eta enpresak daukate Zilarrezko Q-a, eta Euskaliteko Galder Lascuenek dio Espainiako estatuan ez dagoela komunitaterik kalitatean halako maila altua duenik, eta azpimarratu nahi izan du Enpresa Zientzien fakultatean ikusitako pertsonen inplikazio itzela.

Enpresa Zientzien fakultateko dekano Lander Belokik bere aldetik, fakultateko langileen lana eta konpromisoa goraipatu nahi izan ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak