MUko Enpresa Zientzien fakultatearen kasuan, EFQM kalitatearen europar ereduaren araberako ebaluazioak 400 puntu baino gehiago eman dizkio. Abenduaren 19an jasoko dute Zilarrezko Q-a, Kursaalen egingo den ekitaldian.
Ulma Taldeko Forja negozioari dagokionez, eskuratu berri duen Zilarrezko Q-az gain, ingurumenarekin lotutako ISO 14001: 1996 ziurtagiria dauka, eta baita Lloyd´s Register Quality-n ISO 9001: 2000 enpresa erregistratuaren ziurtagiria ere.