Ziklomotorei IATa pasako diete astelehenean

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko mai. 7a, 11:49
Ziklomotoreek ere derrigorrezkoa dute Ibilgailuen Azterketa Teknikoa pasatzea. Maiatzaren 12an, teknikari batzuk etorriko dira Bergaratik horretara Oñatira. Txanda aurrez eskatu behar da.

Joan den urteko apiriletik ziklomotoreek ere derrigorrez pasa behar dute IATa. Batzuk oraindik ez dute pasa eta horiendako, Bergarako teknikari batzuk etorriko dira astelehenean. Izan ere, orain arte udaltzainek ez dute isunik jarri IATaren ziurtagiria ez izatearren, horren berri informatu dute bakarrik, baina hemendik aurrera eskatu egingo dute. Udaltzainburuaren kalkuluen arabera, 125cc-ko 140 ziklomotore inguru daude herrian.

Asteleheneko azterketa teknikoa Donikako almazenaren azpian Udalak duen lokalean pasako dute ziklomotoreek. Hantxe egongo dira teknikariak 09:00etatik 14:00etara. Txanda aurretik hartu behar da Bergaran: 943 76 04 90

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak