Zientzia tailerra gaztelekuan

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko apirilaren 17a

Ilatargi Astronomia taldeak antolatu du eta egubakoitzean egingo dute, 18:30ean.

Tailer hori espazioarekin lotura duen eta lurrean erabiltzen diren teknologien behaketarekin hasiko dute. Joaten direnek laser izpi bati lagunduko diote laberintu batean zehar, radar teknologiaren printzipioak erabiliko dituzte izkutuan dauden mendiak aurkitzeko, eta sakontasuna antzemateko erreferentzia puntuen garrantzia ikusiko dute. Handik espaziora zuzenduko dira satelite bat orbitan jarriz, eta espazio-ontzien mehatxuak ezagutuz.

Tailerrean parte hartzen dutenek espazio-ontzien erregaiaren inguruko azterketa bat ere egingo dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak