Zergek ehuneko 3,2ko igoera izango dute urtarriletik aurrera

Mireia Bikuña 2007ko urr. 26a, 19:07
EAJ eta Oñati Ezkerretik koalizioko zinegotziek aho batez onartu zituen 2008rako zerga ordena berriak.

Uraren eta zaborraren tasek, orokorrean aplikatuko zen igoera orokor hori oso goitik apurtzen dute. Ur tasaren kasuan, Gipuzkoako Ur kontsortzioak urari altan ezartzen dion igoera berbera aplikatzea onartu da. Hala, 2008an, ur tasak ehuneko 8,77ko igoera izango du.
Zaborraren tasaren kasuan, zerbitzuak eskaintzen duen Debagoieneko Mankomunitateak proposatutako igoera onartu da. Hortaz, zabor tasak, 13,9ko igoera izango du. Kasu honetan erreferentzia modura zerbitzua eskaintzen duen Mankomunitatea hartu da. Hala, zabor tasari ehuneko 13,9ko igoera aplikatzea proposatu zitzaien Mankomunitatea osatzen duten udal guztiei; eta, onartu egin da.


Udalekuak eta kiroldegia

Kiroldegiko urteko abonuak eta udalekuetako izenemateak ere igoera garrantzitsua izango dute.  Hala, uztaileko udalekuek, ehuneko 7,14ko igoera izango dute. Hortaz, izenematea 60 eurokoa izango da. Halaber, kiroldegiko urteko abonuak ere igoera izango du. Bailarako kiroldegi gehienek prezio garestiagoak dutenez, eta txartel bateratuak zentzua izateko, ehuneko 10 igoko da kiroldegiko urteko abonua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak