Zergak ordaintzeko orduan emakumeek sufritzen duten diskriminazioa aztergai

Mireia Bikuña 2009ko maiatzaren 12a

Nazioarteko Lege Soziologia Institutuak gai horren gaineko mintegia egingo du eguenean eta barikuan, hilaren 14an eta 15ean. Suediako Asa Gunnarson; Kanadako Lisa Phillips eta Kimberley Brooks, eta Alemaniako Maria Wersig dira antolatzaileak.

Suedian garatutako ikerlan batek erakusten du emakumeek diskriminazioa jasaten dutela zergak ordaintzerako orduan, legeak neutralak izan arren. Ikerketa hori kontuan hartuta Australiako, Kanadako, AEB-etako, Espainiako, Suediako, Erresuma Batuko, Alemaniako, Austriako eta Tanzaniako 19 adituk emakumezkoek politika fiskal korapilatsu baten ondorioz sufritzen duten diskriminazioa aztertuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak