Zerbitzu berriak eskainiko ditu Zubikoa kiroldegiak datozen asteotan

Mireia Bikuña 2008ko urt. 14a, 09:59
Urte hasieran kirola egiteko asmoa duten lagunei erantzuna emateko asmoz, E-Goitek Kirol Zerbitzuak eta Zubikoa kiroldegiak kirol eskaintza zabala jarri du erabiltzaileen eskura. Hala, irailean hasitako ikastaroetarako osagarriak diren master class saioak eta ikastaro berriak iragartzen dituzte, besteak beste.

Berrikuntzak

Ikasturte hasieran martxan jarritako body pump eta body combat, batuka, pilates terapeutikoa, erditze osteko gimnasia eta fit-bike ikastaroek jarraipena izango dute. Hala, hainbat taldetan tokia dago oraindik, mantentze gimnasian, batukan, fitnes gelako programa zuzenduetan, eta, pilates eta fit-bike-eko talde batzuetan, besteak beste.

Halaber, urtarrilerako, otsailerako eta martxorako ikastaro eta talde berriak osatzeko asmoa dago. Alde batetik, body balance, body pump eta body combat-eko koreografia berriak landuko dira; eta, bestea alde batetik, erditze osterako gimnasiarako talde berria osatuko da.
Gainera, fit-bike-an hasi gura dutenendako hastapen ikastaroak emango dira.

Aholkularitza zerbitzua

Zubikoak eskaintzen dituen ikastaroetako arduradun batek zerbitzuen inguruko informazioa emango du egun zehatz batzuetan: urtarrilak 28an eta martxoak 10ean, 20:15etik, 21:15era; eta, urtarrilak 29an, otsailak 26an eta martxoak 11n, 18:30etik, 20:00etara. Hala, egun horietan, bakoitzaren galderei erantzuten ahaleginduko da.

Master class saioak

Egun bateko master class saioak ere eskainiko dira. Behean ikus daiteke master class saio bakoitza zein egunetan izango den, eta zer landuko den.

Fitbike-Pump, urtarrilak 11
Bi ekintzak konbinatuz, besoak, bularra eta enborra tonifikatzeko aukera egongo da. Guztia musikaren erritmoarekin eta bi monitoreen laguntzarekin. 

Bosua, urtarrilak 25
GMaterial berria ezagutu eta aprobetxatzeko BOSUarekin koreografia bat egiteko aukera egongo da. Halaber, tonifikazioa eta oreka ariketak egingo dira.

Fit-bike, otsailak 1
Susana irakaslearekin txirrinduaritzako etapa baten simulazioa. Ibilbidearen perfila orri batean marraztuta egongo da. 

Step, otsailak 15
GBi irakasleren artean emango dute ordu bateko klasea. 

Pirineotako etapa, otsailak 29

Fit-bike-eko mendiko saioa izango da. 

Master fit-bike, martxoak 14
Hainbat monitorek emandako bi orduko saioa: aste santuko oporrak hartu aurreko erronka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak