Zerbitzu arloko negozioek laguntza jasoko dute abuztuan zabaltzearren

Mireia Bikuña 2010eko uztailaren 12a

Udalak 55.000 euro onartu ditu –iazko kopuru bera–. Dirulaguntza jasotzeko interesa dutenek izenematea egin beharko dute hilaren 17a baino lehen, udal bulegoetan, turismo bulegoan edo enplegu departamentuan

Hiru dirulaguntza mota

Udalak eta Txanda dendarien elkarteak adostutakoaren arabera, hiru laguntza mota emango dituzte. Alde batetik, 625 euro jasoko dituzte abuztu osoan, goiz eta arratsaldez, ohiko ordutegian zabaltzen duten negozioek. Beste alde batetik, 350 euroko laguntza izango dute abuztuan bi astetan jarraian, goiz eta arratsaldez, ohiko ordutegian zabaltzen dutenek. Azkenik, 300 euro jasoko dute abuztu osoan, baina goizez bakarrik, ohiko ordutegian zabaltzen dutenek.
Merkatariek zerbitzu ona ematen dutela ziurtatzeko, udal arduradunek egunen eta ordutegien kontrola egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak