Zebrabidea gurutzatzen ari zen emakumea harrapatu du kamioi batek

Usoa Agirre 2010eko martxoaren 17a

Eguerdiko 12:10ean izan da ezbeharra, emakumea Bidaurreta aurreko biribilgunean zebrabidea gurutzatzen ari zela. Ertzaintzaren arabera, Txagorritxuko ospitalera eraman dute 82 urteko emakumea. Ez dute bere egoeraren berririk eman. Errepidea itxita egon da, baina duela minutu batzuk zabaldu dute. Kamioilariari alkoholemia proba egin diote eta negatibo eman du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak