Zazpi garaikur lortu dituzte karatekek Gipuzkoako txapelketan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko urr. 19a, 17:48
Aloñako karatekek emaitza oso onak lortu zituzten joan den aste bukaeran Azkoitian jokatutako Gipuzkoako txapelketan. Bost ordezkari izan ziren Azkoitiko Zubiaurre kiroldegian, eta zazpi garaikur lortu zituzten.

Kumite modalitatea

Kumite modalitateari dagokionez hiru garaikur lortu zituzten: Xabier Gartziak hirugarren egin zuen 14 eta 17 urte bitarteko eta 70 kilo baino gehiagokoen taldean;  Ricardo Arrizabalaga bigarrena izan zen 70 kilo baino gutxiago eta 18 urtetik gorakoetan; Ricardo Fernandez hirugarrena izan zen 70 kilo baino gutxiago eta 18 urtetik gorakoetan; eta, Josu Choan hirugarrena izan zen 70 kilotik gorakoen eta 18 urtetik gorakoen taldean.

Kata modalitatea

Xabier Gartzia eta Ricardo Arrizabalaga hirugarrenak izan ziren katan euren mailan; eta, Ricardo Fernandez bigarrena.
Mikel Igartuak lan bikaina egin zuen 14 eta 17 urte bitartekoen mailan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak