Gaur, astelehena, haren aldeko hileta elizkizuna izango da San Migel parrokian, 19:00etan.
Lan istripua
Urriaren 18an, zapatua, gertatu zen lan istripua Hijos de Juan de Garay enpresan. Goizeko 11:30 aldera gertatu zen ezbeharra. Antza denez, makina batek langilea harrapatu zuen, larriki zaurituz. Lankideek eta suhiltzaileek hartu zuten parte erreskate lanetan eta zauritua helikopteroz eraman zuten Bilboko Gurutzetako Ospitalera. Hala ere, osasun zerbitzuek ezin izan zuten langilearen heriotza saihestu. Hildakoa, Mikel Zelaia Yarza, oso ezaguna zen Oñatin eta haren heriotzaren berri zabaldu bezain laster, mina eta harridura nagusi ziren Oñatiko kaleetan.
Bi hildako epe laburrean
Urte eta erdiko epean Hijos de Juan de Garay enpresan bi langile hil dira lan istripuan. Joan den urteko martxoaren 21ean 42 urteko gizon bat hil zen, hura ere oñatiarra, bobina batek harrapatuta.