Zapatuan hasiko da Oñatiko bertsolari txapelketa

Jon Berezibar 2007ko otsailaren 28a

Oñatiko IV. Bertsolari Txapelketa jokatuko da Portu tabernan martxoa bitartean eta zapatu honetan jokatuko da lehendabiziko kanporaketa Portu tabernan arratsaldeko 18:00an. Mikel Kortabarria, Joseba Igartua, Egoitz Atxaga, Endika Ruiz, Josu Igartua eta Joseba Lasagabaster bertsolariek hartuko dute parte lehen saio horretan.

Hiru kanporaketa egongo dira, datorren zapatukoa eta datozen bi zapatuetakoak. Finalera 6 bertsolari pasatuko dira. Hala, kanporaketa bakoitzean lehenengo geratzen dena zuzenean pasatuko da finalera. Horrez gain, lehen 3 finalista horiek kenduta, bertso eskola bakoitzetik puntu gehien lortzen dituztenak joango dira finalera. Beraz 6 finalista egongo dira. Hauek dira egin beharko duten probak:      

- Gai orokorra emanda bi zortziko haundi.
- Bi punturi erantzun.
- Lau oinak emanda bertsoa osatu.
- Kartzelako lana.
- Gai bat eman eta bakarkako bertso bat bota.
- Ofiziotan, lau kopla osatu arte.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak