Zapatuan egingo dute Oñati 2zirik birako azken kontzertua

Mireia Bikuña 2010ko api. 22a, 14:46
Nos la suda, EZ!, Bitz, Drakes, Galdu arte eta Klinesa ta kakarrastua kumunzuluan taldeak azken aldiz igoko dira oholtzara. Emanaldia 17:00etan hasiko dute gaztetxean. Aurretik bazkaria egingo dute hiru eurotan, eta ondoren goatekea.

Diskoak saldu

Oñati 2zirik bira otsailaren 20an hasi zuten Arrasateko gaztetxean. Ordutik sei kontzertu egin dituzte, eta gustura daude emaitzarekin. "Kontzertu guztietan jende asko egon da, eta gehienetara autobusean joandako Oñatiko jendea egon da. Oso gustura gaude, gure musika erakusketa eta disko batzuk saltzeko aukera izan dugulako", esan digu Bitz taldeko Unai Murgiondok. Biran lan asko egin dutela esan digu: "Hiru hilabeteko lana izan da. Emanaldi guztietan ez gara sei taldeak egon, baina lan nekagarria izan da. Dena den gustura ibili gara eta triste gaude, dio Murgiondok.
Bestalde, bihar gaztetxean Mikel Laboaren bertsioak egiten dituen Mikaela piton taldeak emanaldia egingo du 21:30ean. Aurretik, globoflexia tailerra eta afaria egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak