Zañartuko auzo-lokala inauguratuko dute domekan

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko irailaren 11

Dagoeneko 30 bazkide dira eta auzoko ia baserri denak ordezkatzen dituzte. Zapatuan, urteroko bazkaria egingo dute auzokideek, Santi Krutz jaiak ospatzeko.

Domeka eguerdian inauguratuko dute Zañartuko auzo-lokala. Santa Kurtz ermitaren eraikin berean dago. Garai baten mojek eta maistrek erabiltzen zuten eskolak emateko. Orain, goitik behera eraberritu dute auzolanean 75 metro koadro inguru dituen lokal hori: berogailua jarri dute, ateak, lehioak eta argiak aldatu dituzte, sukalde txiki bat egin dute eta komunak gutxituendako eta edadetuendako prestatu dituzte. Martxoan hasi ziren eraberritze lanekin.

Auzoko bazkideak

Zañartun jaio edo gaur egun auzoan bizi diren guztiek dute auzo-lokalean bazkide izateko aukera. Dagoeneko 30ek eman dute izena, auzoko ia baserri denak ordezkatuz. Domekan, inaugurazio egunean, meza egingo dute 12:30ean eta ostean luntxa egongo da auzo-lokalean: pintxoak eta Zañartu bertako txakoliña. Herritar denak daude gonbidatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak