Lanak hiru fasetan
Udal arduradunek prest dute Zañartu eta Garagaltza arteko errepidean egin beharreko lanak zehazten duen proiektua. Miguel Angle Nuñez ingeniariak egindako txostenaren arabera, lanak hiru fasetan egingo dituzte: lehenengo fasean, Etxe Aundi jatetxetik Mugartza baserriraino Iberdrolak dituen zutabeak aprobetxatuko dituzte; bigarren fasean, Mugartzatik Zuazola zubirainoko argiteria jarriko dute; eta hirugarrenean, Zuazolatik kanposanturainokoa. Guztira, 159.332 euro gastatuko ditu Udalak argiteria ipintzeko.