Zañartu eta Garagaltza arteko bidean argiztatze lanak egin gura dituzte

Mireia Bikuña 2008ko uzt. 2a, 20:18
Kanposantutik Etxe Aundi jatetxerainoko bidean argiteria publikoa jartzea erabakia du Udalak, eta lehen urratsak eman ditu dagoeneko. Hain zuzen, lanak egiteko baimena eskatuko dio Foru Aldundiko Errepide Zuzendaritzari. Izan ere, Etxe Aundi jatetxetik Zuazola zubiraino doan errepidea Foru Aldundiarena da, eta zutikako argiontziak jartzeko ezinbestekoa da Aldundiaren baimena.

Lanak hiru fasetan

Udal arduradunek Garagaltza eta Zañartu arteko errepidean argiteria publikoa ezartzeko proiektua eskatu diote Miguel Angel Nuñez ingeniariari, eta proiektuaren, lanak hiru fasetan egingo dituzte: lehenengo fasean, Etxe Aundi jatetxetik Mugartza baserrirainoko argiteria jarriko dute Iberdrolak dituen zutabeak aprobetxatuz; bigarrenean, Mugartzatik Zuazolako errotarainoko –zubia pasa barik– argiteria jarriko dute; eta hirugarrenean, Zuazolatik hilerrirainokoa –zubia pasa ondoren. Era berean, lanok egiteko onartutako aurrekontua hiru zatitan banatuko da: lehen fasean jarriko dituzten zortzi argiontziekin 9.982 euro gastatuko dituzte; bigarren fasean 32 argiontzi jarriko dituzte eta 77.300 euro erabiliko dituzte; eta hirugarren fasean 38 argiontzi jarriko dituzte, 72.051 euroko aurrekontuarekin. Guztira, beraz, 159.332 euro gastatuko ditu Udalak argiteria ipintzeko.
Argiztatze lanak egiteko Foru Aldundiaren baimena jaso ondoren zehaztuko dute lanak nork egingo dituen eta noiz hasiko diren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak