Zaborraren eta kiroldegiko tasek %10ko igoera izango dute hurrengo urtean

Mireia Bikuña 2008ko urr. 31a, 11:26
Atzo egindako osoko bilkuran 2009. urteko zerga ordenantzak onartu zituzten EAJ, EA eta Oñati Ezkerretik taldeetako zinegotzien aldeko botoekin. PPko zinegotzi Julio Perez de Arriluzeak aurka bozkatu zuen. Era berean, Uraren ziklo integralaren kudeaketa Gipuzkoako Ur Kontsortzioarekin batera eskaintzeko erabakia hartu zuten. Aldaketarekin %2,5eko igoera izango dute abonatuek.

Gainerako zergak

Urriaren 16ko tokiko gobernu batzarrean onartutako berretsiz, 2009. urterako zerga ordenantzak onartu zituzten udal arduradunek. Guztiee izango dute igoera; baina, bereziki zabor tasa eta kiroldegiko tasa igoko dituzte; hain zuzen ere, biek ala biek%10eko igoera izango dute. Zaborraren kasuan urteko bigarren seihilekoan %12 eta %14 arteko igoera berria egiteko aukera dagoela esan zuten, baina ez zuten erabaki zehatzik hartu.
Debagoieneko kiroldegietan erabiltzeko txartelari %5eko igoera aplikatuko diote.
Bestalde, Araotz auzoko bizilagunen eskariz, auzoan egiten diren lurperatzeak ordaindu egingo dituzte. Lurperatzaileari 62,5 euro ordainduko dizkiote.

Azokako sotoko postuak

Eguenean onartutako zerga batek azokako sotoan dauden satzaileei eragiten die: janari postua dutenek egunero erabiltzeagatik, 15 euro ordainduko dituzte metro kodroko eta hilero; eta zapatuetan erabiltzearren 2,20 euro kobratu diete metro koadroko eta eguneko..
Kultura etxean egiten dituzten fotokopien prezioa ez dute igo, eta Udalak kobratzen dituen gainerako zergei %4ko igoera aplikatzea onartu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak