Zabalik Torreauzoko kroseko izenematea domekara arte

Mireia Bikuña 2010ko eka. 23a, 18:21
Bi modutara egin daiteke: aldez aurretik, ZeroKm dendan edo 'www.antxintxiketan.com' webgunean zortzi eurotan; edo egunean bertan, proba hasi baino ordu erdi lehenago, baina 12 euro ordainduta. Izenematea webgunea erabilita egiten dutenek Kutxako 21010057580011760360 zenbakian sartu beharko dute dirua.

Guztiak maila berean

Parte-hartzaileek 7,5 kilometro egin beharko dituzte; hain zuzen ere, San Pedro-Olate-San Pedro ibilbidea egingo dute. Korrikalari guztiak maila berekoak izango dira, federatuta egon edo ez. Parte hartzeko bete beharreko baldintza bakarra 1994. urtean edo aurretik jaio izana da. Helmugako denbora kontrola irteera hartu eta ordubetera itxiko dute.
Lasterketa bukatu ondoren, sari banaketa egingo dute Etxe Aundi jatetxearen ondoan. Gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapeneko lehengo hirurek opariak jasoko dituzte, eta irabazleek Antxintxiketan Elkartearen txantxikua. Gainera, sailkapeneko lehen oñatiarrak urdaiazpiko bat irabaziko du.

Iaz, beroa nagusi

Iazko Torreauzoko krosak bi ezaugarri nagusi izan zituen: inoizko kros herritarrena izan zen; eta, aspaldiko partez, beroena. 114 korrikalarik parte hartu zuten nagusien mailan, eta 24k gaztetxoen proban. Manu Hurtado beasaindarra (25.42) eta Isabel Ramos (33.04) oñatiarra izan ziren azkarrenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak