Zabalik dago Kasablankako etxe tasatuetarako izena emateko bulegoa

Mireia Bikuña 2008ko ots. 27a, 10:59
Kale Barria 30 zenbakiko beheko solairuan zabaldu du Udalak bulegoa, Otadui Zuhaiztiko 60, 64, 66, 68 eta 70 zenbakietan eraikiko diren etxebizitzak eskuratu nahi dituzten eskariekin erregistro bat egiteko. Bulegoa martxoaren 26ra arte egongo da zabalik ordutegi honekin: astelehenetan, 10:00etatik 12:00etara; martitzenetan, eguenetan eta egubakoitzetan, 12:00etatik 14:00etara; eta, eguaztenetan, 16:00etatik 18:30era.

Baldintzak

 

Obispo Otadui zuhaiztiko etxeak eskuratzeko bete beharreko balditzak hauek dira: 2006. urteko diru-sarrerak 27.000 eta 54.165 euro artekoa izan behar da; eskatzaileak ezin izango du beste etxebizitzarik jabetzan eduki azken bi urteotan; eta, lehentasuna izango dute Oñatin erroldatutakoek.

Lau kupo ezberdin

Kasablankan eraikiko diren 48 etxeak lau kupo ezberdinetan zozketatuko dira. Alde batetik, ezgaitasunen bat edo mugikortasun arazoak dituzten eskatzaileen artean etxe bat zozketatuko da.
Beste alde batetik, hiru seme-alaba edo gehiago dituzten eskatzaileen artean hiru etxe zozketatuko dira. Beste hiru etxe banatuko dira Etxebideko zerrendan lau urtez edo gehiagoz izena emanda duten eskatzaileen artean.Azkenik, gainontzeko 41 etxeak kupo orokorrean zozketatuko dira.
Gainera, lehenengo etxebizitzen zozketa Oñatin erroldatuta  egotearen baldintza betetzen dutenen artean egingo da, eta adjudikatu bariko etxeak geldituz gero, baldintza hori betetzen ez dutenen artean zozketatuko dira.
Edozelan ere, kupo bakoitzean etxebizitza barik geratzen diren eskatzaileek, bigarren aukera izango dute kupo orokorreko zozketan.

Etxea garajearekin salduko da

Otadui Zuhaiztian eraikiko diren 48 etxebizitza tasatu guztiak garajearekin salduko dira. Etxebizitzak 80 eta 100 metro koadro artekoak dira, eta prezioak, 179.000 eta 230.000 euro artekoak. Gainera, etxe bakoitza garajearekin salduko da, eta garaje guztiek prezio berdina dute: 18.570 euro. Etxearen eta garajearen prezioari %7ko BEZa gehitu behar zaio.
Era berean, bai etxeak eta baita garajeak ere `babestutako etxebizitza´ kalifikazioa iraunkorra izango dute. Hortaz, hirugarren pertsona bati saldu nahi izanez gero, prezioa egingo da behin-behineko kalifikazioan finkatutakoa baino handiagoa izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak