Zabalik dago danborrada nagusirako izenemate epea

Mireia Bikuña 2008ko ekainaren 5a

Irailaren 28an dantzari edo danbor-joleek irten gura dutenek, uztailaren 11 baino lehen eman behar dute izena kultura etxean edo gaztelekuko informazio puntuan.

Baldintza bana bete beharko dute parte-hartzaileek: hala,  dantzariak 1991. urtean jaiotakoak izan beharko dira, eta danbor-joleak, 18 urtetik  gorakoak.
Izena ematen duten guztiekin zozketa egingo da irailaren 1ean, 19:00etan, Errekaldeko lokalean. Zozketara taldeko bakoitzeko bi pertsona agertzea nahikoa da. Hurrengo egunetan entseguak hasiko dituzte; hain zuzen, dantzarienak, irailaren 3an, eta danbor-joleenak, irailaren 4an, eta biak, 20:00etatik aurrera.
Bestalde, irailaren 25ean, dantzariek eta danbor-joleek entsegu bateratua egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak