XV. Futbolin Txapelketa hasteko, tailerra antolatu du Gaztelekuak

Leire Kortabarria 2010eko urriaren 11

Topalekuko Futbolin Txapelketak 15. edizioa du aurten. Izenematea zabalik dago urriaren 28ra arte, Gazte Informazio Puntuan. Txapelketa bera urriaren 29an jokatuko da, baina, bikoteak euren burua prestatzen hasteko, futbolin tailerra izango da oraingo zapatuan, hilak 16.

Futbolin teknika hobetu gura dutenek, zapatuan dute hitzordua, Topalekuan, 17:00etan. Tailerra Miguel Martin oñatiarrak emango du, urte askoan jokatu duenak eta Euskal Herriko hainbat txapelketan parte hartu duenak. Berak azalduko ditu futbolinaren sekretuak, teknikak eta beste hainbat kontu.

 

Txapelketa urriaren 29an jokatuko da, 18:30ean. Sari banaketa azaroaren 5ean egingo dute, eta bikote irabazleari txapela ipintzeaz gain, luntxa emango dute Topalekuko arduradunek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak