Xake txapelketako izenematea zabalik dago

Mireia Bikuña 2009ko azaroaren 3a

Interesatuek egubakoitza baino lehen eman behar dute izena 943 71 82 57 telefonora deituz edo gazteinformazioa@oinati.net helbidera mezua bat bidaliz. Izenematea doaneko da oñatiarrendako. Gainerako jokalariek lau euro ordainduko dituzte.

Gaztelekuko XV. xake txapelketa zapatuan 09:00etan gaztelekuan jokatuko da; hain zuzen ere, suitzar erara eta sei itzulitara jokatuko dute. Jokalari bakoitzak 15 minutu izango ditu bandera jaitsi arte. Lehen sei jokalariendako diru saria egongo da; hain justu ere, 200, 170, 135, 105, 95 eta 85 euro jasoko dituzte hurrenez hurren. Herriko jokalari onenak 140 euro jasoko ditu, eta gazte mailako Oñatiko jokalari onenak 105 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak