Xabier Mugarza, Ulma taldeko lehendakari berria

Maider Arregi 2007ko uztailaren 9a

Xabier Mugarza Aiastui oñatiarrak ordezkatuko du Jose Luis Madinagoitia Ulma taldeko lehendakaritzan. Mugarzak 33 urte ditu eta Enpresa Zientzian lizentziatua da. 1998az geroztik dihardu Ulman lanean. Bost urte eta erdi eman ditu Ulma Construccionek AEBetan duen egoitzan finantza arduradun lanetan. Egun, Ulma Construccioneko lehendakaria ere bada Xabier Mugarza.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak