Walter Becerra eta Nerea Amilibia Aloñako igoerako irabazleak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko apirilaren 25a

Walter Becerra nagusitu da aurten ere Aloñako igoeran. 1:14:00ko debora egin du Becerrak Oñatiko helmugan. Hasieratik menderatu du lasterketa Becerrak. Urtiagainen bera izan da lehenengoa, eta baita Aloñako puntan ere. Aurten, bi sari berezi zeuden: igoerako eta jaitsierako errekorrak. Baina, ez bata eta ez beste ez dituzte gainditu gaurkoan. Gizonezkoetan Becerrak 49:38 egin du Aloñako puntan eta errekorra 49:27 da. Emakumezkoetan, Nerea Amilibia izan da onena baina hiru segundogatik ez du errekorra egin: errekorra da 1:04:00. Plazan ere Amilibia izan da emakumezko onena: 1:29:59 izan da bere denbora.

Sailkapena

EMAKUMEZKOAK
1. Nerea Amilibia    1:29:59   
2. Jaione Sasieta    1:38:01   
3. Yolanda Gurendez    1:38:36   
4. Maitane Txueka    1:39:43   
5. Leire Altube    1:45:11   

GIZONEZKOAK
1. Walter Becerra    1:14:00   
2. Arkaitz Letamendi    1:18:24   
3. Jesus Martin    1:18:59   
4. Felicisimo Solana    1:19:22   
5. Angel Arrieta    1:19:52   

EMAKUMEZKO BETERANOAK
1. Eguzkiñe Montalvan    1:59:17
2. Maria Jesus Velasco    2:11:13

GIZONEZKO BETERANOAK
1. Alberto Zerain    1:25:05
2. Jose Luis Barrena    1:28:43

Iturria: www.aloina.net

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak