Besteak beste, Oñatiko mendi ibilbidean parte hartzen dutenek Abiadura Handiko Trenak eragingo dituen txikizioak eta ondorio sozio-ekonomiko larriak salatu nahi dituzte. Hala, zapatuan 17:00etan Arrasaten Abiadura Handiko Trenaren aurka egingo den manifestazio nazionalarekin bat egingo dute. Manifestazioaren leloa AHT Gelditu! Inposaketarik ez! lelopean egingo da. Hala, Debagoieneko AHT Gelditu! Elkarlanak zapatuko manifestazio nazionalean parte hartzeko deia egin dute.
Autobusen ordutegia
14:00-16:00etara (Oñati-Arrasate)
18:35-21:30 (Arrasate-Oñati)