14:30ean herri bazkaria egingo dute. Dagoeneko salgai jarri dituzte txartelak Arrano eta Pako tabernatan, bost eurotan. Bestalde, olinpiadetan parte hartu gura dutenek Pakon, Onan eta Arranon eman dezakete izena.
Eguna bukatzeko musika kontzertua egingo dute. Sei talde igoko dira oholtza gainera: Never Surrender arrasatearrak, Emon bergararrak, Los Zopilotes Txirriaos iruñarrak, eta Nos la Suda, Ez! eta Kontaminación Acustica oñatiarrak.