Ustezko sexu-erasoagatik atxilotu zuten gizon bat zapatuan

Jon Berezibar 2007ko ots. 26a, 10:48
Ertzaintzak jakinarazi duenez, 26 urteko gizon bat atxilotua izan zen zapatu goizaldean emakume bat sexualki erasotzeaz salatuta. Informazioen arabera, ustezko erasotzaileak emakumea haren etxera gonbidatu eta lotan zegoela eraso zuen.

Salaketan jasotzen denaren arabera, ustezko erasotzaileak eta salatzaileak Oñatiko taberna baten egin zuten topo eta gizonak behin eta berriro gonbidatu omen zuen emakumea haren etxera. Emakumeak ezetz erantzun arren, gizona tematu eta azkenean emakumeak onartu egin zuen, baina, antza, argi utziz lotara bakarrik joango zela. Emakumea jantzita etzan ei zen ohean eta loak hartu zuen. Geroago esnatu eta emakumeak salatzen du gizona haren gainean aurkitu zuela erasotzen. Gelditzeko eskatu arren emakumean salatzen du gizonak jarraitu egin zuela eta behin ihes egitea lortuta, Ertzaintzarengana jo zuen. Ertzaintza ikerketa abiarazi eta ustezko erasotzailea identifikatu eta gero, atxilotu egin zuten eta Bergarako Guardiako Epaitegian utzi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak