Uste baino errazago jantzi zuen txapela Aitor Mendizabalek

Mireia Bikuña 2008ko urr. 5a, 15:14
Antzuolako pilotariek 22-8 irabazi zuen Josu Lintzoainekin batera, Ander Muguruza bergararra eta Iñaki Larrinagaren aurka, Oñatiko San Migel sariko finala. Gazte mailako txapelak Iraitz Arrietak eta Kerman Galartzak jantzi zituzten, Ioritz Arrieta eta Aitor Irustari 22-19 irabazi ondoren.

Bergarako Ander Muguruza eta Antzuolako Aitor Mendizabalen arteko lehia ikusteko asmoz joandako pilota zaleak, gogoz bueltatu ziren Zubikoa kiroldegitik zapatuan. Ibarreko bi pilotarien arteko partidua urdin kolorekoa izan zen: 22-8 irabazi zuen antzuolarrak Josu Lintzoainekin. Ander Muguruza bergararrak atzelaria aldatu zuen, Bengoetxea eibartarrak finalaurrekoan min hartu zuelako. Eta hortxe egon zen partiduaren kakoa: Iñaki Larrinagak pilota gehiegi galdu zituen. "Atzelari indartsua da Larrinaga, baina gaur ez du asmatu. Oro har bikote gorriak ez du duen maila erakutsi, eta garaipen erosoa lortu dugu", esan zigun bukaeran Aitor Mendizabalek.

Mendizabalen dejadak

Debagoieneko bi pilotarien lagun eta etxekoak elkartu ziren San Migel sariko finala ikusteko. Bi pilotariak ezkertiarrak eta aurrelari biziak dira. Muguruzak min handia egiten du gantxoekin, baina zapatuko finalean Mendizabalek asmatu zuen hobeto dejadekin. Berehala zabaldu zuen tartea markagailuan bikote urdinak, eta 2-15 aurreratu zen. Muguruza bergararrak egindako dejada bati esker egin zuten hirugarrena gorriek. Baina, tantoak egitea kostatzen zitzaien: gorriek tanto bat egin orduko, bikote urdinak hiru egiten zituen. Mendizabal eta Lintzoainek 20. tantoa egin zutenean, etsi barik, Muguruza eta Larrinagak hiru tanto egin zituzten jarraian. Baina, berandu zen ordudako. Muguruzak txapapera botatako pilotarekin eta Larrinagak goiko koltxoira botatakoarekin amaitu zen amateur mailako partidua.

Gazteen finala parekatuagoa

Gazte mailako finala parekatuagoa izan zen. Arrieta-Galartza (gerriko urdina) bikotea 22-19 nagusitu zen Arrieta-Irustaren (gerriko gorria) aurka.
Lehen bi tantoak bikote gorriak egin arren, 2-7 aurreratu ziren Arrieta eta Galartza. Partidu guztian zehar abantaila bikote urdinak izan zuen; baina,

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak