Usakon, zaintzaile bat egongo da uda partean

Mireia Bikuña 2007ko azaroaren 18a

2008ko udaldiari begira Osasun Sailak zehaztutako baldintzak onartu eta Usakon hainbat hobekuntza lan egiteko erabakia hartu du Udalak. Hortaz, LKS enpresa izango da Usakon egin behar diren berrikuntzak zehazten dituen proiektua egingo duena.

Uraren kalitatea

Gipuzkoako Osasun Saileko zuzendaritzak egindako txostenean zehazten da, Usakon bainua baimendu ahal izateko, bainu-guneko uraren kalitatea bermatu egin behar dela. Halaber, bainatzeko orduetan zaintzaile bat egongo da. Gainera, presak dituen gune arriskutsuetan eta salto egiteko tokietan, seinaleak jarriko dira.
Dutxak eta edateko ura ematen duten iturriak eta paper-ontziak egotea, eta behar besteko maiztasunez garbiketa egitea aholkatzen du Osasun Sailak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak