Usakoko bainugunea egokituko du Udalak datorren urterako

Maider Arregi 2007ko urriaren 19a

Usakoko gunea bainugune bihurtuta dago eta horrek hainbat zerbitzu beharrezko egiten ditu. Hala, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bidalitako idatzi bati kasu eginez, Usakoko bainugunea Osasun Sailak ezarritako osasun neurriak betetzeko baldintzetara egokituko du datorren urtean Udalak.

Besteak beste, gune arriskutsuak edo salto egiteko guneak  seinalizatuko dituzte,  bainatzeko orduetan zaintzailea ipiniko dute eta inguruan, dutxak eta edateko ura ematen duten iturriak ipiniko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak