Odol emaileen elkartekoek urteko egutegia zehazten duten gutunak bildai dizkiete emaile guztiei. Era berean, azpimarratzen dute emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezaketela odola, eta gizonezkoek lau. Norberak erabakitzen du noiz eman odola.
Dei berezia egiten dute
Odol ateratzeen egutegia hastear dagoela-eta, odola emateko dei berezia egin gura dute odol emaileen taldekoek. "Oñatiko odol emaileen kopurua nahiko ona da, baina urterik urte jaisten doa. Horregatik, dei berezia egin gura diegu odol emaile potentzial direnei. Urtero, adinarengatik edo gaixotasunengatik asko dira erretiroa hartzen dutenak, eta horiendako errelebua behar dugu". Odol bankuan gabeziak daudenean, emaileek ondo erantzuten dutela esan digute, "baina bi ateratzeen ondoren, kopuruak behera egiten du berriro".
2008an 652 ateratze egin zituzten Oñatin. Irailean eta ekainean egin zituzten ateratze gehien, 89 eta 81 hurrenez hurren. Aldiz, martxoa eta azaroa izan ziren hilabeterik txarrenak; 44 ateratze bakarrik egin zituzten.