Sarrera-irteeretan aldaketak
Jolaslekuan egiten diharduten lanek beste aldaketa batzuk ekarri dituzte kurtso hasieran; alegia, ikastetxeko ikasleen sarrera-irteerak moldatu egin dituzte, jolaslekuko atea itxita egongo da-eta. "Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailetako, eta autobusa erabiltzen duten ikasleek haurtzaindegiko sarrera erabili beharko dute. Aldiz, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik gorakoen San Juan kale aldera dagoen atea erabiliko dute", esan digu Jabi Agirrek.
Jolaslekua, txikiagoa
Eraikin berria bukatzen dutenean jolaslekua txikiago geratuko da. "Egia da txikiagoa geratuko dela; baina jolaslekuaren espaziorik erabilienak, hau da, estalpea eta pilotan eta futbolean egiteko guneak ez dira aldatuko. Dena den, jolas-orduetarako beste gune batzuk aztertzen gabiltza".