Urrutxuko zabortegia zigilatzeko lanak abian

Mireia Bikuña 2009ko urr. 2a, 11:28
Urrutxuko zabortegia izandako lursaila errekuperatzeko lanak hasi dituzte.Oñatiko Udalak 2009ko abuztuaren 31ko alkate dekretu baten bidez Construcciones Galdianori eman zizkion Urrutxuko zabortegia zigilatzeko lanak.

Egunotan hasi dira lanok egiten. Dena den, Urrutxuko zabortegia izandako lursaila errekuperatzeko lanek bi zati izango dituzte. Lehen zatia Zañartuko bidearen hegoaldean dagoena da, eta han kirol gune berria egingo dute; bigarren zatia, bidearen iparraldera dagoena da; hain zuzen ere, industria gunera dagoena.
Une honetan lurra mugitzen hasi dira. Lurrak kota egokian jarriko dituzte eta lursaila indartu egingo dute. Lanok egiteko lau hilabeteko epea izango dute. Ondoren, sei hilabetez gelditu egingo dituzte lanak, mugitutako lurrak egonkortu egin direla ziurtatzeko.

Bigarren zatia

Bigarren fasean, zigilatze lanak egingo dituzte, lur eremuaren gainean polipropilenoko laminak jarriz. Zigilatzearekin bi helburu bete gura dituzte: alde batetik, zabortegi izandako lurrak gainean egingo dute kirol gunearekin kontaktuan ez egotea; eta beste alde batetik, goiko urak zabortegira ez sartzea. Lanok 2010 urte bukaerarako amaituko dituzte. Ondoren, Udalak dirua daukanean, kirol gune berria egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak