Urriaren 1era atzeratu dute Zubikoa berriaren irekiera

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko ira. 20a, 15:35
Zubikoako eta Kalegoienako aparkalekuak zabalduko dituzte; 172 autorendako tokia dago.

Gaur, egubakoitza, zabaldu behar zituzten kirol instalazio berriak baina urriaren 1a arte atzeratu dute. Kirol zerbitzuak azaldu duenez, "erabiltzaileen mugimenduak antolatu beharrak eta ikastaroak zein material berria prestatu beharrak" atzeratu du irekiera. Bestalde, aipatzeko da hiru zati ezberdin daudela Zubikoaren alde berrian. "Atzeratu dena da bakarrik kirol instalazioen eremua. Aparkalekua orain zabalduko dute eta tabernak oraindik ez du irekiera datarik", zehaztu du Gerardo Eskarza kirol teknikariak. Urriaren 1ean zabalduko dutena da: pista berria, bi gimnasio eta lehen taberna zegoen tokian jarriko duten karate aretoa.

Aparkalekuak
Bestalde, Zubikoako aparkalekua eta Kalegoienakoa, biak zabalduko dituzte aste honetan. Kiroldegiko aparkalekuan 101 autorendako tokia dago eta Kalegoienakoan 71ndako. Udalak oraindik ez du arautegia onartu eta hori egin arte doan izango dira aparkaleku biak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak