Urrian hainbat mintegi egingo dituzte KZgunean

Mireia Bikuña 2008ko urr. 1a, 12:47
Kultura etxean dagoen KZguneak hainbat mintegi eta ikastaro bat antolatu ditu urrirako. Mintegiak egun bakarrekoak, bi egunekoak eta bostekoak dira,eta ordu batekoak edo bikoak, gaiaren arabera. Era berean, ikastaroa 20 ordukoa izango da.

Hamar eguneko ikastaroa

Interneteko oinarrizko ezagutzak dituztenendako gai zehatz batzuen inguruko mintegiak egingo dituzte KZgunean. Beheko taulan daude urrian egingo dituztenak, egun eta orduekin.

Bestalde, Internet mundua ezagutzeko 20 orduko ikastaroa emango dute urriaren 6tik 17ra eta 20tik 31ra . Ordenagailua ezagutu, nabigatu eta posta elektronikoa erabiltzen ikasteko aukera izango dute, besteak beste. Hamar egunetako ikastaroa goiz eta arratsaldez emango dute; hain zuzen ere, 09:00etatik 11:00etara, 16:30etik 18:30era eta 18:30etik 20:30era. Mintegietarako eta ikastarorako izena aldez aurretik ematea aholkatzen du KZguneko tutoreak: "Aurretik komeni zaigu jakitea zenbat lagunek parte hartuko duten, gutxi egonez gero ikastaroa bertan behera geratzen da-eta". Izena emateko hauxe da KZgunearen ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 09:00etatik 13:00etara, eta 16:30etik 20:30era.

Beste aukera batzuk

Ikastaroez gain KZgunean nabigatzeko aukera dago. "Nabigazio gelan zazpi ordenagailu ditugu.  Bestalde, prestakuntza gelan, ikastaroetarako, hamar ordenagailu ditugu", diosku tutoreak.

Ikastaroa Eguna Ordutegia 
Sinadura elektronikoa Urriaren 7an eta 22an 11:00-13:00
Sinadura elektronikoa Urriaren 16an 16:30–17:30
Sinadura elektronikoa Urriaren 27an 18:30-20:30
Kontsumitzailea sarean Urriaren 20an 11:00-13:00
Irudi digitalaren tratamendua I Urriaren 21etik 22ra 18:30-20:30
Irudi  digitalaren tratamendua II Urriaren 23tik 24ra 18:30-20:30
www.eustat.es Urriaren 24an 09:00-11:00
Justizia ezagut ezazu Urriaren 28an 09:00-11:00
Finantzarekin lan egin I eta II Urriaren 28an eta 29an
11:00-13:00
Bat-bateko mezularitza Urriaren 30etik 31ra 11:00-13:00

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak