Urbietako etxeetarako izenak, urriaren 2ra arte

Mireia Bikuña 2008ko ira. 16a, 19:55

Udal bulegoetan hartuko dituzte izenak urriaren 2a baino lehen, 09:00etatik 14:00etara. Bestalde, etxeen inguruko informazio gura duenak, 943 78 27 07 telefonora dei dezake. Kasablankako Urbieta guneko etxeak Obispo Otadui kaleko 60, 64, 66, 68 eta 70 zenbakietan egingo ditu Italde eraikuntza enpresak.

Baldintzak

Zozketan parte hartzeko eskatzaileen 2007. urteko errenta aitorpeneko datuak hartuko dituzte kontuan; hain zuzen ere, 27.000 eta 54.165 euro artekoak izan beharko dute. Oñatin erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute etxe tasatuen zozketan, baina ez da derrigorrezkoa herrian erroldatua egotea.

Etxeak lau kupotan

Zozketatuko dituzten 17 etxeak lau kupotan banatuko dituzte: mugimendu urria dutenen kupoa; familia ugariena; Etxebideko zerrendan lau urtez edo gehiagoaz izena emanda dutenena; eta kupo orokorrekoa.
2010. urte hasierarako bukatuko dituzten etxe tasatu gehienak 88 eta 90 metro koadro artekoak dira; eta 223.000 eta 235.000 euro artean balio dute. Gainera, etxe tasatu guztiak garajearekin salduko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak