Urbieta guneko etxebizitza tasatuak zozketatu dituzte

Guztira 48 etxebizitza tasatu egingo dituzte baina 34 ekaera jaso dituzte. Zozketak erabaki du nori zein etxe tokatu zaion.

Lau kupo zeuden:

  1. Gutxituendako etxebizitzak, 4
  2. Familia ugariendako, 3
  3. Etxebiden lau urte baino gehiago daudenendako, 3
  4. Gainerakoak kupo orokorrean sartzen dira

Lehen bi kupotarako ez zegoen eskaerarik, beraz, etxebizitza horiek zozketa orokorrean sartu zituzten. Hirugarren kupoan, berriz, 10 eskaera zeuden eta hiru etxebizitza zozketatzeko. Gainerako zazpi lagunak zozketa orokorrean sartu zituzten. Horrela, hiru zozketa egin zituzten: hirugarren kupoan sartzen zirenak lehenengo, kupo orokorrekoak gero eta azkenik, Oñatitik kanpo erroldatuta zegoen petsona bakarrari zein etxebizitza tokatu zaion zozketatu zuten.

Erantzun egin behar dute

Etxebizitza egokitu zaien 34 eskatzaileak zozketaren emaitzari erantzun egin behar diote orain. Hau da, esan behar dute onartzen duten tokatu zaien etxebizitza edo ez. Uko eginez gero, ezingo dira etxebizitza tasatuen zerrendetan sartu datozen bost urtetan. Erantzuna udaletxeko bulegoetan egin behar dute maiatzaren 12a baino lehen.

 Lanak hasita daude

Dagoeneko hondea makinak sartu dira etxebizitzak egingo dituzten lursailean. Hiru etxe-bloke egingo dituzte eta gutxi gorabehera 18 hilabete beharko dituzte lanak bukatzeko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.