Gainera, hainbat aholku emango dizkiete; besteak beste, positibo eman dutenei autoa hartzeko zenbat denbora itxaron beharko duten esango diete.
47 pertsona gidatu ezinik
Iaz, Herri Egunean 401 proba egin zituzten. Egindako alkohol-proben%64,84 positiboak izan ziren. Sexuari dagokionez 181 gizonezkoak ziren eta 79 emakumezkoak. Gainera, positibo eman zutenetatik 47 pertsona (hiru emakume eta 44 gizon) alkoholemia tasa altuagatik ez ziren gidatzeko gai izan, eta itxaron behar izan zuten.