UNEk eta Inlogic taldeek diskoak aurkezteko kontzertua egingo dute gaztelekuan, gaur

Mireia Bikuña 2009ko mar. 13a, 12:49
UNE taldeak 'Hegalik gabe hegan' diskoaren aurkezpena egingo du Gaztelekuan, eta Inlogic taldeak 'Outside the show' diskoko kantuak eskainiko ditu. Kontzertua 22:30ean hasiko dute. Sarrerak gaztelekuan eros daitezke.

Bi diskoetako kantuak

Lantzenen agurreko bira bukatuta, Baga-Biga diskoetxearekingrabatutako diskoaren  aurkezpena egingo dute Aitor Uriarte oñatiarrak eta bere taldekideek. Hegalik gabe hegan disko berriko kantuak eta Une Nare Eza lehen diskoko kantuak tartekatuko dituzte gaurko emanaldian. "Lehen diskotik gehien gustatzen zaizkigun kantuak aukeratu ditugu, eta bigarren diskokoekin batera joko ditugu. Dena den, oraindik ez dugu zehaztu zenbat kantu izango diren", esan digu taldeko abeslari Aitor Uriartek. Bi diskoetako kantuak joko dituzte kontzertua aberatsagoa izateko.
Hegalik gabe hegan diskoari buruz galdetu diotu Uriarteri: "Lehenengoan baino kontraste gehiago sartu ditugu bigarren ean. Kantu bortitzak eta lasaiak, azkarrak eta motelak, tristeak eta alaiak egin ditugu. Diskoa dinamikoagoa da, eta agian, entzuteko errazagoa".
Bestalde, esan digu diskoaren promoziorako bideoklipa grabatu dutela; hain zuzen ere, Loti ederra kantuan oinarrituta.

Inlogic

UNEren aurretik Inlogic madrildarrek joko dute. Rock-and-roll hetereogeneoa egiten dute, gitarra doinu azkar eta sendoetan oinarrituta. Inlogic taldearen gaineko iritzia eman digu Aitor Uriartek: "Musika ona egiten dute. Ez dute izen handirik, baina gora datorren taldea da. Ingelesez abesten dute, eta abeslariak ahots indartsua du".
Madrildarrek Outside the show bigarren diskoa aurkeztuko dute. Taldearen gaineko informazioa eta egingo dituzten kontzertua datak www.inlogic.com webgunean dute ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak