Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lau urteko ume bat laugarren solairutik erori da 13:00ak aldera. Ertzaintzaren arabera, Apaolaza Alarguna etorbidean dagoen etxebizitza bateko laugarren solairutik jausi da, bainugelako leihotik. Lekuan bertan atenditu dute umea, eta ondoren Debagoieneko ospitalera eraman dute. Umearen egoera larria ikusita, Arrasatetik helikopteroan eraman behar izan dute Donostiako ospitaleko ama-haurren ospitalera. Osakidetzako helikopteroa 15:30ak aldera irten da Eroski ondoko zelaitik. Ertzaintzak esan digunez, oraindik ez dute aditzera eman umearen egoera. Hala ere, helikopteroko medikuek Goienari esan diotenez, umea larri eraman dute.