Ulmak eta Goienak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Txomin Madina Milikua 2008ko abe. 10a, 19:34
Hitzarmen honi esker, eta urte betez behintzat, 'Asteleheneko Goienkaria'-ko harpidedun egiten diren Ulmako langileek, erdia bakarrik ordaindu beharko dute harpidetzagatik.

Ulma Taldeko presidente den Xabier Mugarzak eta Estepan Plazaola, Goiena Komunikazio Zerbitzuen presidenteak, hartu dute parte bi enpresen arteko  lankidetza akordioaren sinadura ekitaldian.

Lankidetza akordio honi esker, Ulma Taldeko langileek Asteleheneko Goienkaria-ra harpidetu ahalko dute merkatu prezioaren erdian eta beste erdia, bi enpresen artean jarriko dute.

Estepan Plazaolak adierazi duenez, gaurko hitzarmena bat dator Goienaren plan estrategikoko ildoekin, hau da, lana inguruko eragileekin eta inguruko eragileentzat egitearekin. Gaineratu du, gaurkoa bezalako ekimenek, aurrera begirako helburuak lortzea errazago egingo dutela. Plazaolak esan du era berean, epe ertain-luzera, Goienaren helburua dela Asteleheneko Goinekaria ordaindutako ibarreko egunkari salduena izatea dela.

Xabier Mugarzak bere aldetik esan du lortutako akordioak Ulma Taldeak euskararekin eta inguruarekin duen konpromisoa uztartzen dituela, Asteleheneko Goienkaria-k Debagoieneko albisteak euskara hutsean lantzen ditu-eta.

Sinatutako hitzarmena 2009ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta urtebeterako izango da. Dena den, bi aldeek adierazi dute lortutako akordioa etorkizunean luzatu eta sendotzeko asmoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak