Aurkezpen ekitaldia aprobetxatu zuten Fundazioaren webgune berria ezagutzera emateko, ULMA Taldean Enpresa Erantzukizun Soziala hedatzeko kanal nagusi.
Herriko ordezkariak
Ekitaldian herriko hainbat taldetako ordezkariak izan ziren; besteak beste, Aloña Mendikoak, Oñatiko parrokoa, eskoletako zuzendariak, Turismo saileko ordezkariak eta GOIENAko ordezkariak.
Saria: Indiara bidaia bat
Webgunea aurkeztu zutenean, Indiara bidaia bat eman zuten Ulma taldeko bazkideen artean. Izan ere, Ulmak Vicente Ferrer fundazioarekin batera hainbat proiektu ditu Indiako Anatapurren. Aukeratua izan zen: Sevillako Ulma Construccion taldeko Gemma Madueño.