Ugarkaldeko etxeen zozketarako, 556 izen

Mireia Bikuña 2007ko uzt. 2a, 11:18
Ugarkalden eraikitzen ari diren babes ofizialeko etxebizitzen zozketarako onartu den zerrenda ikusgai dago Santa Ana antzokiko beiratean. Behin betiko zerrendan, guztira, 556 izen onartu dira. Edozelan ere, uztailaren 10ean egingo den zozketan, 40 etxebizitza zozketatuko dira.

Izenak, hiru ataletan

Santa Ana antzokiko beiratean jarri den zerrendako izenak hiru ataletan banatu dira, uztailean egingo den zozketak hiru atal izango ditu-eta.

  1. Lehenengo zerrendan, elbarrituendako egokitutako etxeen zozketan parte hartuko duen izena zehazten da; izen bakarra jaso da, eta bi etxebizitza zozketatuko dira.
  2. Bigarren atal batean, hiru edo seme alaba gehiago dituzten familiak sartu dira: guztira, bost izen. Hortaz, hiru logeladun 28 etxeetatik bi familia ugariendako erreserbatu dira. Edozelan ere, zein etxe izango diren ez da zehaztu. Familia ugariendako etxeen zozketan zorterik ez dutenek hirugarren eta azken zozketan sartzeko eskubidea izango dute.
  3. Hirugarrenean, bi logelako 26 etxebizitza zozketatuko dira. Hala, zozketa honetarako, 550 izen jaso dira.

Santa Ana aretoan jarri diren zerrendetan, prozesutik kanpo geratu direnen izenak ere jaso dira. Orain hilabete ikusteko jarri zuten behin-behineko zerrendarekin alderatuta, egun ikusgai dagoen zerrendan, zazpi izen gutxiago agertzen dira.

Hamabost alegazio

Behin-behineko zerrenda ikusgai egon zen artean, ekainaren 14ra arte, hamabost alegazio jaso zituzten Udal bulegoetan. Ondoren, alegazioak aztertu ziren, eta guztiak baztertu egin zituzten. Bakar-bakarrik, zozketan parte hartzeari uko egiten ziotenen eskaerak onartu ziren.

Haren ondotik, Ugarkaldeko zozketarako zerrenda osatu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak