Ugarkaldeko etxebizitza tasatuak esleituko dituzte

Maider Arregi 2007ko urr. 11a, 19:41
Ugarkalde auzoko etxebizitza tasatuetan izena emateko epea azaroaren 15ean amaituko da.

Ugarkalden egingo diren 17 etxebizitza tasatuak esleitzeko baldintzak finkatuta daude  dagoeneko. 17 etxebizitza horietatik, bi gordeko dira familia ugaria diren bizikidetza-unitateentzat eta beste bi, mugikortasun urri eta iraunkorra duten ezgaituren bat duten bizikidetza unitateentzat.

Baldintzak

Etxebizitza tasatuetan izena emateko baldintza ekonomikoak honakoak dira: 2006. urteko diru sarrerek 54.615 euro baino txikiagoak izan behar dute eta, era berean, ezingo dira 27.000 euro baino txikiagoak izan. Informazioa jaso eta izena emateko bulegoa Lizaur kaleko 5. zenbakian dago eta urriaren 15etik azaroaren 15era bitartean eman ahal izango da izena, astelehenetik zapatura bitartean. Informazio gehiago behar izanez gero, 943 03 88 38 telefonora dei dezakezue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak