Ugarkalden ezinduendako eta familia ugariendako bina etxe dituzte. Baina ez da eskatzailerik aurkeztu horietara. Gainerako bi kupoak dira: Etxebiden lau urtez baino gehiagoz izena emanda daudenak eta kupo orokorra. Lehenengoan bi etxe zozketatuko dituzte, eta gainerako guztiak kupo orokorrena. Etxebiden lau urtez izena emanda dutenen zerrendan 161 izena daude, eta kupo orokorrean, 468.