Ugarkalde auzoko bigarren faseko 40 etxebizitza babestu zozketatuko dituzte arratsaldean: 28k hiru logela dituzte eta 12k bi. Elbarrituen, familia ugarien eta zozketa orokorra egingo dituzte.
Zozketa Zubikoa kiroldegiko pilotalekuan egingo dute, 17:00etan. Behin behineko zerrendari alegazioak aurkeztu ostean, 556 lagun sartuko dira zozketan.